2018/11/23

EUSKARALDIA HASI DA


Kaixo guztiei,

Askok jakingo duzuen bezala, gaur Euskaraldiari hasiera eman zaio. Guk ere gure harritxoa jarri nahi dugu ekimen honetan. Nola?


Gure eskolako Euskararen aldeko pankarta erraldoia gure blogean eskegiz!!

Iaz Guinness proiektuarekin lotuta Euskararen aldeko 22mko pankarta bat eraiki genuen eskolako ikasle guztien artean eta Euskararen Egunean eskegi genuen eskolako fatxada nagusian.

Egun gutxi iraun zuen eskegita “ciclogénesis explosiva” gure artera heldu zelako. Hori dela eta, aurten ez dugu hor eskegiko, blogean baizik (udazkeneko haize boladak arriskuan ez jartzeko inor).

Bertan agertzen den leloa, “Gure eskuetan arkatza gure ahoan Euskara” Euskaraldi honetan kontutan edukitzen ahaleginduko gara gure hizkuntzari bultzada bat emateko.

Gure pankarta elkar lanari esker eraiki genuen bezala, elkar batu gaitezen gure hizkuntza merezi duen tokian egon dadin!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario